XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MITOAREN ZABALKUNDE BIDEA.

Euskadiko lur hau bera barbaroa da, jendea barbaroa, hizkuntza barbaroa, jendearen aurpegiak izugarrizko barbaroak, guztiz dena da barbaroa.

Monastegiak, bide nagusietan kokatuta, bidai-agentziak bezala bihurtu ziren XII. mendean: zein lur, bide, jende modu, ostatu, etab. bidaztiak bidean aurkituko zuen, informatzen zuten.

Eta esandako horixe zen, Santiago bideko monastegietan ematen zen informazioa euskaldunoi buruz.

Errebarbaroak dira.

Euskaldun bat ikusteak bihotza jelatzen dizu.

Hori irakurtzen da Liber Sancti Jacobi edo Codex Calixtinus deritzonaren V. liburuan, hain zuzen Erromesaren gida ohi deritzonean, Aymeric Picaudena omen dena.

Euskaldunen prentsa txarra Santiago bidea izan da: erromes edo pelegrinoen bidea Santiagora.

Erresuma frankoaren propaganda organo bortitzena.

Santiago bidea, ez ahaztu, Europako periodiko inportanteena izan zen Erdi Aroan.

Periodiko honek barreiatu zuen euskal basakeriaren mitoa mundu zabalera.

Aurrez esan dezagun, ordurako Euskal Herrietan franko asko bizi zela.

Santiago bideko burgo edo hirietan batez ere.

Eta franko horiek ere ez bide zirela euskaldunekin beti oso ondo etortzen.